lunes, 14 de enero de 2008

lunes, 7 de enero de 2008

Gure altxorra 2.0

Blog honen bidez nire bizitzaren ateak irekitzen dizkiot Internet izeneko Amaraun haundi honi, gure sentimenduak, jarrerak eta iritziak uste duguna baino baliozkoak baitira. Informazio guztia, den dena, zaindu beharreko altxor bat baita, eta ez izkutatu beharrekoa! Argi izan behar duguna, guztion ezagutzak elkartrukatuz guk geuk gehiago jakingo dugula, gauzak gehiagotara iritsiko garela eta gure eskutan dagoela zein informazioarekin gelditzen garen! beraz, animatzen zaituztet 2.0 jarrerarekin bizitzera! hori baita guztien artean konpartitu beharreko altxorra.

Enpresa Digitalak antolatzen ditu ikastaro asko mundu hori ezagutzeko, 2.0 jarrera hain zuzen ere; ni zorionez ikastaro batzuetara joan naiz eta hona hemen leloa:

Zenbat da?

Sagar 1 + sagar 1= 2 sagar.

Pertsona bakoitzak sagar batekin gelditzen da, ez da zaila...

eta zenbat da?

Idei 1 + idei 1= 2 idei.

Baina konpartituz gero, bakoitzak 2 ideiekin doa!

Beraz, goazen ideiak elkartrukatzea!

Zuri aita!



Itsasoaren kulun-kuluna
zure poz eta desira...
Kresal usainak malko bat dakar
ahaideen bihotz erdira.
Zure irriak marrazten duna da itsas izarren dizdira
beti gogoan izango dugu itsasoari begira.


Juan Mari Laruskain Errazkin
22-06-1945/ 17-02-2007